GauIbilaldia KartelEredua nik tuneatua web AGORTUTAGaur 12:00tan jarri ditugun sarrera guztiak agortu dira.

InfografiaGau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago.

Txanda bakoitzean 600 lagun baino gehiago joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da.

Kontutan hartu beharreko gomendioak:

-Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako.

-Oinetako egokiak erabili. Bidean harriak eta zulotxoak aurkitu ditzakegu eta.

-Gaueko zatian, antortxak eta kandilak  banatuko dira. Antortxak helduek eramateko dira.

-Auto gidariei laguntzeko, antolakuntzako jendea egongo da, bere esanei kasu egin.

-Autobusak egongo dira San Martingo plazan abiapuntura eramateko.

-Ibilaldiaren erdi parean komunak egongo dira.

Webean jarrita zeuden sarrerak agortu badira ere, aukera duzue lortzeko Ataungo ohiko lekuetan uztailaren 10arte.

Baita ere adieraz, uztailaren 11n, eguerdiko 12:00etan itzuliak izan diren sarrerak eta herrian hartu ez direnak berriro gure webean jarriko ditugula eskuragarri.

errementari posterErrementari filma arrakastatsua eskainiko da, eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.

Errementari 2017an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Patxi Errementariaren kondairan oinarritua (Joxemiel Barandiaranek jasoa).

2017ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian aurkeztu zuten eta 2018ko neguan estreinatu zuten.

Sinopsia: "Hamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Karlistalditik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate."

Egunean bertan aforoa bete arte emango dira sarrerak.
Sarrera doan.

Uztailaren 6an, 19:00an, Herri Antzokian.

Ibilbide gidatua web 01Jon Aizpuruaren eskutik, bi ordu inguruko ibilaldi laburra egingo dugu, Jentilek egin omen zuten San Martingo Elizaren aurretik abiatuta. Bidean, garai bateko, leienda eta ipuin batzuk kokatuta dauden txokoetara hurbilduko gara: - Zaindiko atsoaren istorioa, Agerre baserrira jaisten ziren jentilak, Lamiñosingo lamiak eta abar. Historia eta mitoak uztartuko ditugu kontu-kontari.  .

Uztailak 7, 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan.

Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

marimunduko ipuia

Uztailak 8, 11:00tan eta 12:30tan, Barandiaran Museoan.

 

“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztu ederra eskainiko dute Barandiaran Museoan.

Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30etan.

Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango dira eta.

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

Hartsuaga 1

Uztailaren 11n, 19:00an, Barandiaran Museoan.

Hitzaldia: EUSKAL MITOLOGIA EGITURATUA. Juan Inazio Hartsuaga.

Juan Inazio Hartsuaga
izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Antropologoa eta ekonomista da. Antropologia Kulturalean aditua eta euskal eta indo-europar mitologian espezializatua. Gai honi buruzko zenbait entsegu argitaratu ditu: Euskal Mitologia Konparatua (Kriseilu, 1987), Jentilen Akabera (Kriseilu, 1987), Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004), Mitología Vasca Comparada. El fin de los gentiles (Hiria, 2011).

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

Mitoaldia orokorra 2018 4Uztailak 6
Errementari filma eskainiko da eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.

Uztailak 7
Ataunen zehar ibilaldia egingo da mitologia gune esanguratsuenetatik, Jon Aizpuruaren eskutik. 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.


Uztailak 8
“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztu ederra eskainiko dute Barandiaran Museoan. Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30ean. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango dira eta.


Uztailak 9-12
Udalekutako taldeentzat mitologia lantzeko tailer bereziak antolatuko dira Barandiaran Museoan, txikienak mundu mitologikoan murgil daitezen. Tailerrok goizez burutuko dira eta, toki mugatua dagoenez, berandu baino lehen erreserba egitea komeni da, aukera hau gal ez dezaten.

 

Uztailak 11
Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.


Uztailak 14
Gau ibilaldi mitologikoa. Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko gara Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango da. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilenetorrera.eus atarian, aurtengoan plaza mugatuak izango dira eta.

GauIbilaldia KartelEredua nik tuneatua webGarai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.

Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.

Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.

* BERRIKUNTZA: Urte honetan, ikusle kopurua mugatuai zango da. Aldez aurretik sarrerak hartu beharko dira.

* Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira.
  Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik.

* GARRAIOA:
· 18:30etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik).
· Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.

 SARRERAK: Doan izango dira. Momentu honetan sarrerak amaituak daude. Ala ere, uztailaren 11an, 12:00tan itzuliak diren sarrerak web honetan jaririko ditugu.

marrazki eta ipuiIgandean, Azaroak 12 III. Marrazki eta Ipui lehiaketeen sariak banatu genituen.
Hauek izan ziren sarituak: