Hartsuaga 1

Uztailaren 11n, 19:00an, Barandiaran Museoan.

Hitzaldia: EUSKAL MITOLOGIA EGITURATUA. Juan Inazio Hartsuaga.

Juan Inazio Hartsuaga
izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Antropologoa eta ekonomista da. Antropologia Kulturalean aditua eta euskal eta indo-europar mitologian espezializatua. Gai honi buruzko zenbait entsegu argitaratu ditu: Euskal Mitologia Konparatua (Kriseilu, 1987), Jentilen Akabera (Kriseilu, 1987), Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004), Mitología Vasca Comparada. El fin de los gentiles (Hiria, 2011).

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

Mitoaldia orokorra 2018 4Uztailak 6
Errementari filma eskainiko da eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.

Uztailak 7
Ataunen zehar ibilaldia egingo da mitologia gune esanguratsuenetatik, Jon Aizpuruaren eskutik. 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.


Uztailak 8
“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztu ederra eskainiko dute Barandiaran Museoan. Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30ean. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango dira eta.


Uztailak 9-12
Udalekutako taldeentzat mitologia lantzeko tailer bereziak antolatuko dira Barandiaran Museoan, txikienak mundu mitologikoan murgil daitezen. Tailerrok goizez burutuko dira eta, toki mugatua dagoenez, berandu baino lehen erreserba egitea komeni da, aukera hau gal ez dezaten.

 

Uztailak 11
Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.


Uztailak 14
Gau ibilaldi mitologikoa. Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko gara Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango da. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilenetorrera.eus atarian, aurtengoan plaza mugatuak izango dira eta.

GauIbilaldia KartelEredua nik tuneatua webGarai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.

Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.

Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.

* BERRIKUNTZA: Urte honetan, ikusle kopurua mugatuai zango da. Aldez aurretik sarrerak hartu beharko dira.

* Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira.
  Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik.

* GARRAIOA:
· 18:30etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik).
· Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.

 SARRERAK: Doan izango dira. Momentu honetan sarrerak amaituak daude. Ala ere, uztailaren 11an, 12:00tan itzuliak diren sarrerak web honetan jaririko ditugu.

marrazki eta ipuiIgandean, Azaroak 12 III. Marrazki eta Ipui lehiaketeen sariak banatu genituen.
Hauek izan ziren sarituak:

webTroskaeta tabernak aurkeztutako mondejua izan da Ataungo 8.Mondeju Beltz Lehiaketaren irabazlea. Honen ostean aukeratu dute Amaia Eskisabelek aurkeztutakoa, eta hirugarren lekuan Mari Carmen Sukiak egindakoa.

Lau mondeju ezberdin aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Honen harira, epaimahaikideek herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, festa honek aurrera egin dezan.

marimunduko ipuiaAtaungo Marimundukoren eskutik Euskal Herriko mito eta ipui zaharrak. Bertan izango dira beste pertsonai mitologiko batzuk, Etsai, Akerbeltz, Torto, Sorginak...

Zegamako Anduetza Parketxean

Azaroak 18

16:30etan eta 18:00etan

Izen ematea 943802187

marimunduko ipuiaAtaungo Marimundukoren eskutik Euskal Herriko mito eta ipui zaharrak. Bertan izango dira beste pertsonai mitologiko batzuk, Etsai, Akerbeltz, Sorginak...

Barandiaran Museoan, Ataun

Azaroak 1

11:00etan eta 12:30etan

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

2017 jentilen etorrera webMakina bat urte daramatzagu Jentilen Etorrera antolatzen, eta aurten ere, azaroaren 4an, larunbatean etorriko dira jentilak.


San Martingo plazan egingo da ekitaldiaren hasiera, Herritarrek Jentilei egingo dien harrerarekin, 18:15ean. Ondoren, Auzoeta kiroldegira joango direlarik kale ibilaldia eginez.


Antzerkia Auzoeta kiroldegian egingo da. Bi saio izango dira. 19:00etan eta 21:00etan. Sarrera DOHAINIK da, azaroaren 4an sarrerak eskuratzeko aukera egongo delarik, edo aurrez erreserbatzeko aukera ere dago (antzerkia egingo den egunean jasotzeko aukera izango delarik).

SARRERAK AURREZ ERRESERBATZEKO

PRENTSAURREKOA

Gure elkartekidea den Jon Aizpurua Barandiaranek, Bizkaiko Dima herrian, ATAUNGO JENTILAK hitzaldia emango du Urriaren 13an 19:00tan.

- Eguna: Urriaren 13an
- Ordua: 19:00
- Lekua: Jubilatuen elkartea (Plaza ondoan)