Badator III. Jentilen baratza marrazki lehiaketa! Azaroaren 3an, ostirala, 16:00etatik 17:30etara bitartean Joxemiel Barandiaran herri ikastetxean izango gara.

Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 6.mailara bitarteko (biak barne) ikasle ATAUNDARREK parte hartu ahal izango dute.

Hartu zuen koloretako arkatzak, margoak, errotulagailuak eta jarri martxan zuen irudimena Ataungo txoko eta pertsonai mitologikoen marrazkiak egiteko!

Animatu eta parte hartu!

OINARRIAK

- 12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
- Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
- Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
- Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.
- Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
- GAIA: Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Pertsonai hauetako bat gutxienez agertu beharko da ipuinean: Torto, Etsai, Marimunduko sorgina, lamiak edo Samartintxiki.

OINARRIAK

- DBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.
- Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
- Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
- Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.
- Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
- GAIA: Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo), Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu beharko dira ipuinean.

Uztailaren 15ean burutu zen Ataunen aurtengo VI. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1500 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar.




Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.

Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.

 

Gau Mitologikoa 2017 PNG

Ataungo Marimundukoren eskutik Euskal Herriko mito eta ipui zaharrak. Bertan izango dira beste pertsonai mitologiko batzuk, Torto (Tartalo), Samartintxiki, Jentilak...

Zestoako ARKUPETAN

Maiatzak 20

18:30etan

Joxemielekin! Abenduaren 21ean, Joxemiel Barandiaranen ondoan izan ziren, berak hainbeste maite zituen Jentilen Etorrerako Ataungo izaki mitologikoak. Muskiko Torto, Maomendiko Mikelats Basajauna, Lamiñosin sorgiñ- lamia eta Samartin Txiki sekretu guztien jakituna hurbildu ziren Sara etxera, Joxemieli eskerrak ematera!