Abenduaren 18an lainoa artean, hostoen artean eta neguko giroan murgildua Allekun gauza bitxi asko gertatu ziren. Martin beltz, sorginak akerbeltzekin batera, urre-egarri zenbiltzan baserritarrak, Torto, Marimunduko eta azkenian haur guztiak bila zenbiltzan Marimunduko eta Olentzero bertan egon ziren.

Abenduaren 18an, igandez, "Jentilak eta Olentzero" ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Parketxean, inguruotako mundu mitologikoa hedatzea helburu izango duena.

Gaur Ataungo Joxemiel Barandiaran Museaon, bi saiotan banatuak 100 pertsona baino gehiago izan dira Marimundukok kontaturiko ipuiak entzuten. Marimundukok ipui kontaketan Etsai, Torto, Katalin, Patxi eta bi txakurtxon laguntza izan du, haur guztiak ahozabalik entzuten zuten bitartean.

WhatsApp Image 2016 11 17 at 16.09.14WhatsApp Image 2016 11 17 at 16.09.14 1

 

 

 

 

 

 

 

 

Jadanik salgai ditugu 2017ko Mitoak Bizirik egutegiak.

Ohizko lekuetan aurkitu ditzakezue. Eta urte honetan Donostian ere.

Udazken hau oparoa daramagu elkartean, ekintza dexente antolatu ditugularik, eta datozenak ere ez dira gutxi. Hona hemen haiei buruzko informazioa:

Ezpainetatik belarrietara, belarrietatik bihotzera. Hori da mundu mitologikoa gal ez dadin Barandiaran Museoan darabilgun formula.

Jose Migel Barandiaranek lan nekeza bezain garrantzitsua egin zuen gure Euskal Herriko hamaika bazterretan, hemengo eta hango kondaira mitologikoak jasoz. Lan hori iraganeko eta gaur egungo munduen arteko katebegi nagusia izan da eta galtzear zeuden kondaira, mito eta ohiturak jasotzeko lan hori ezerezean gera ez adin ahaleginak egiten ditugu Ataunen.

Hori dela eta, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 20ean, igandez, antolatuko dugun Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren IPUIN KONTAKETARA. Bi saio egingo ditugu, 11:00etan lehena eta 12:30etan bigarrena.

Azaroaren 13, ospatuko da ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta Ataungo edozein herritarrek parte har dezake.

ARAUAK:
Izen ematea: Azaroaren 9rako eman behar da izena 649011292 (J.R. Munduate) edo eta 686892507 (D. Etxeberria) telefonora deituz. Parte hartzaileei, 35 € emango zaie ardia erosteko eta osagaiak lortzeko.

Aurkezpena:
- Mondejuak, beren saldarekin, azaroaren 13an goizeko 11etarako eraman behar dira Plaza Berriko karpara.
- 4 kana ekarri beharko dira.
- Antolatzaileek, ekartzen dituzten kazuelei, zenbaki bana emango diete, epai mahaikideek mondeju egileen izena ez jakiteko.

Urriaren 22an eman zen mondejuak nola egin!ikastaroa. Pili Barandiaranen eskutik, bertan egon ziren ikasleek janari goxo hau egiteko errezeta eta trikimailuen berri izan zuten. Elkartearen helburuei jarraituz garai bateko usadioak gaurkotzearen bidean pauso bat gehiago eman da.

Hurrengo topaketa azaroaren 13an izango da: VII. Mondeju Lehiaketa.

Gaur goizean ere Torto eta Samartintxikik Lakuntzako haurren bisita izan dute. Egun pasa etorrita, Joxemiel Barandiaran museora inguratu dira Torto eta Samartintxiki ikustera. Baino ez dira bakarrik etorri... sorgin bat, bazegoen beraien artean.

Gaur Samartintxikik eta Tortok Izalgo haurren bisita izan dute.  Joxemiel Barandiaran museoan.

IMG 20161018 WA0012          IMG 20161018 WA0011