Mondeju ikastaroa6Herritar:

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu asmoz, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen hasi ginen lehen aldiz.

San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza

Lehiaketa antolatuko dugu berriro. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta

bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik desagertzear ia, atzera ikastaro bat antolatzea garrantzitsua jo dugu.

Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa derrigorrezkoa dugu.

Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.

Honenbestez urriaren 22an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo den ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.

Interesa duzuenok deitu 616375983 telefonora, urriaren 15a baino lehenago. Animatu!

OINARRIAK
Marrazki lehiaketa egiteko eguna, AZAROAREN 5ean, 16:00etan izango da, Joxemiel Barandiaran eskolan. LH1 LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.
Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.
Norberak eraman beharko du behar duen materiala.
Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.
Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.
Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak… (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…)

OINARRIAK
12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.

IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.

OINARRIAK
DBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.
IPUINAK
Euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.

2016ko Uztailak 9-an ospatu zen V. Gau ibilaldi mitologikoa

Uztailaren 9an burutu zen Ataunen aurtengo V. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1000 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar.

Ikusleek, Mateo Txistu apaiza ehiztaria, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea, Barandiaranen eskola garaiko kontuak euskeraz hitz egiteagatik eraztuna zigortzat jartzen zirenekoa, Etsai beldurgarriaren nahi eta asmo gaiztoen testigu ere izan ziren eta dantza saio bikainen ikusle.

Uztailak 9-an ospatuko da Gau Ibilaldi Mitologikoa Ataunen, 20:30tan izango da ta herri bide zaharretik hainbat pertsonai mitologiko ikusiko ditugu.

Egitaraua:

19:00-20:30. BARANDIARAN Museoa zabalik. Errota eta errotatxoa bisita gidatuak.

20:30. IBILALDIAREN HASIERA. Lehenengo taldearen irteera.

 

Ibilbidea:

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta

Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun.

Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik

abiatu eta Samartingo plazara. Ibilaldia harrigarria eta sorpresaz betea egongo da. Pertsona

helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete.

 Uztailaren 9-an izango da V. Gau ibilaldi Mitologikoa. Bertan Jentil, Kristau, Sorginen artean zure zai egongo gara. ANIMA ZAITEZ!!!

Herritar:

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroa antolatu genuen lehen aldiz. 

San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza Lehiaketa antolatuko dugu berriro.