Hartsuaga 1

Uztailaren 11n, 19:00an, Barandiaran Museoan.

Hitzaldia: EUSKAL MITOLOGIA EGITURATUA. Juan Inazio Hartsuaga.

Juan Inazio Hartsuaga
izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Antropologoa eta ekonomista da. Antropologia Kulturalean aditua eta euskal eta indo-europar mitologian espezializatua. Gai honi buruzko zenbait entsegu argitaratu ditu: Euskal Mitologia Konparatua (Kriseilu, 1987), Jentilen Akabera (Kriseilu, 1987), Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004), Mitología Vasca Comparada. El fin de los gentiles (Hiria, 2011).

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

Add comment


Security code
Refresh