lehihaketa cabecera

Jentilen Etorrera

ZER DA JENTILEN ETORRERA?

Jentilen Etorrera Euskal mitologia eta bertan agertzen diren pertsonaien ezagutza zabaltzeko ekimena da.
Urtez urte Ataungo ingurumarietan kokatzen den kondaira desberdin bat kontatzen da protagonistak desberdinak ezagutaraziz, eta herria mitologikoen munduan murgilduz...

ico

Mari (edo Marimunduko Ataunen) euskal mitologiako jainkosa, izadiko erregina da. Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (usuenik gorriz). Zuhaitz, arrano, behi edo suzko emakume gisara ere agertzen da. Sugaar da bere bikotekidea. Hainbat menditako leizeetan bizi da (Larrunarri, Murumendi…)